es | eu

Col bel chiaro de sta luna

Santa Klara komentua - Estella-Lizarra

2020ko irailaren 12, larunbata - 17.30etan

Secretvm 

Abestien, serenaten eta gondola-abestien –haietako asko argitaragabeak– programa honen bidez, Secretvm taldeak, Jone Martínez eta Íñigo Casalíren ahots ederrarekin, musika-ibilbidea egingo du ia desagertuta dagoen musika-genero batean, baina arrazoiz jo ahal izango litzatekeena pop musikaren ante litteram adibidetzat, barrokoko Veneziako soinu-paisaiaren zati baitzen, kanaletan zehar gauetan entzuten zena, inauterietan edo ilargi-argitan interpretatzen ziren serenatetan.


PROGRAMA

Donna che loda il canto di bellissimo giovinetto        
Biagio Marini (1594 - 1663)
Le rugiade 

La Foscari (sonata a tre)                                                    
Giovanni Legrenzi (1626 - 1690)

Ed è pur dunque vero                                                             
Claudio Monteverdi (1567 - 1643)
Voglio di vita uscir (ciaccona)

Col bel chiaro de sta luna                                                  
Venetian Ballads (Londres, 1742)

Dal lambico del to amor                                                    
Izengabea (Canzonete a la Venitiana, 1710)

Sento che’l cor me manca                                                    
Izengabea (Venezia, 1739)

Mi credeva d’esser sola                                                       
Izengabea (Venezia, 1741)

Ciaccona per flauto e b.c.                                   
Benedetto Marcello (1686 - 1739)

Per mi aver Cattina amor                                                     
Izengabea (Venezia, 1740)

Sì, la gondola averé                                                                 
Izengabea [Gaetano Latilla (1711 - 1788)]

Largo del Concierto RV 548                                            
Antonio Vivaldi (1678 - 1741)
[Txirula, tiorba eta B.C.rako moldaketa]

La biondina y su respuesta                                            
¿Johann Simon Mayr? (1763 - 1845)
Antonio Lamberti (1757-1832) eta Marina Queriniren testuak (1757 - 1839)


Sergio Barcellona, zuzendaritza
Jone Martínez (kantua)
Íñigo Casalí (kantua, txirula eztiak)
Sergio Barcellona (viola da gamba)
Jesús Fernández Baena (tiorba)
Charo Indart (klabea)

Secretvm

Secretvm 2013an jaio zen, Nafarroan, Ensemble Durendal talde deseginaren ekimenez (1998az geroztik ziklo eta jaialdi ugaritan aritua: Donostiako Musika Hamabostaldia, Ciclo de Música Sacra de Burgos, Festival del Camino de Santiago, Festival Internacional de Granada, Festival Internacional de Música Antigua de Málaga, Festival de Música de Compostela, beteak beste). Taldea eratu zenetik, Secretvm kideek antzinako musikako talde ospetsuekin kolaboratzen jarraitzen dute (Durendal, Los Músicos de Su Alteza, Raquel Andueza & La Galanía, Conserto Vago, Lachrimae Consort, Capella de Ministrers, eta abar), eta ikerketa-lana asko landu gabeko edo argitara eman gabeko errepertorioen musika-zabalkundearekin bateratzea erabaki zuten. Beren lehen proiektua Salga la luna diskoa grabatzea izan zen, Juan Vásquezen sonetoei eta bilantzikoei eskainia (Binario, 2014). Duela gutxi, taldeak erakustaldia egin du Vicenzan, Italian, XVIII. mendeko veneziar abesti argitaragabe batzuen programa aurkezteko, eta haietako batzuk lehenbiziko aldiz joko dira Espainian kontzertu honetan.

Sergio Barcellonak viola da gamba ikasi zuen Milanen (Civica Scuola di Musica) eta Parisen, eta azken horretan Premier Prix saria lortu zuen 1997an (Conservatoire Charles Munch). Elkarlanean aritu da Accademia Strumentale Italiana, Conserto Vago (Italia) eta Lachrimae Consortekin (Frantzia), eta haiekin, era berean, zenbait grabazio diskografiko egin du (Mandala, Amadeus, Lyrynx). Cum laude lizentzia lortu zuen Discipline della Musica Boloniako Unibertsitatean, eta doktorea da, nazioarteko aipamenarekin, Kantabriako Unibertsitatean (2018). Jardun artistikoa Musikenen irakasten eta ikertzen aritzearekin txandakatzen du.

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

SMADE - European Day of Early Music
Cultura - Kultura
Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

 
Lizarrako Udala
Lizarra Komertzioaren Hiria
 
San Migel Eliza · Santa Clara Eliza