es | eu

Armonico Tributo

Los Llanos kulturguneko lorategia - Estella-Lizarra

2020ko irailaren 12, larunbata - 20.00etan

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Yorrick Troman, concertino zuzendaria

Astea amaitzeko kontzertuan ezin zitekeen falta Espainiako orkestren artean jardunean den talde zaharrena, Corelli, Biber, Locatelli eta Muffat programa sutsu batekin. Orkestrako hari-atalak argitasunez, birtuosismoz, adierazkortasunez eta sentiberatasunez betetako hizkuntzak eta elkarrizketak esploratuko ditu. Edertasun hutsa.


PROGRAMA

Concerto Grosso Op. 6 No. 4                                      
Arcangelo Corelli (1653 - 1713) 

Battalia à 10 (1673)                                                      
Heinrich Ignaz Franz von Biber (1644 - 1704) 

Concerto Grosso Op. 1 No. 11 do menorren         
Pietro Antonio Locatelli (1695 - 1764)

Armonico Tributo, Sonata No. 5                                 
Georg Muffat (1653 - 1704) 


Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Pablo Sarasatek sortua 1879an, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa jardunean dagoen Espainiako orkestra zaharrena da. Egun, Baluarte Fundazioaren barnean dago, nagusiki Nafarroako Gobernuak finantzatzen duen erakunde batean, eta, horrenbestez, Foru Komunitateko orkestra ofiziala da. Orkestraren ehun eta berrogei urteko historian, Nafarroako Sinfonikoa auditorium, opera-denboraldi eta jaialdi nagusietan aritu izan da, bai Espainian eta bai atzerrian ere. Bereziki garrantzitsuak izan dira Parisko Théâtre des Champs Elysées eta Théâtre du Châtelet antzokietan eskaini dituen kontzertuak, bai eta Universal Music etxeak Europako auditorium garrantzitsuenetan barna antolatutako bira ere. Nazioarteko kritikak aho batez goraipatu du Sarasateren lan osoaren grabazioa Naxos etxerako Tianwa Yang biolinistarekin  batera. Era berean Naxosekin, grabazioen programa bat egin du, Antoni Wit zuzendariarekin. Orkestrak kontzertuz betetako denboraldia eskaintzen dio urtero Nafarroako publikoari Iruñean (Baluarte auditoriumean) eta Tuteran (Gaztambide antzokian), eta, horrez gain, gizarte- eta hezkuntza-jarduera zabala egiten du Nafarroa osoan. Manuel Hernández Silva da zuzendari titularra eta artistikoa 2018-2019 denboraldiaz geroztik. 

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

SMADE - European Day of Early Music
Cultura - Kultura
Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

 
Lizarrako Udala
Lizarra Komertzioaren Hiria
 
San Migel Eliza · Santa Clara Eliza