es | eu

Elkarrizketan jardundako preludioak

Julian Romano Musika Eskola - Estella-Lizarra

2020ko irailaren 11, ostirala - 18.00etan

Manuel Horno & L΄Apothéose

Manuel Horno musikologoa moderatzailea izango da musika barrokoko L’Apothéose taldearekin egingo den mintzaldi honetan. Taldearen ibilbidearen inguruko solasaldia izango da, errepertorioa nola aukeratzen duten azalduko dute, ganberako musikarena bezain konplexua den mundu batean bidea nola urratu duten, eta arlo profesionalean ibilbidea hasten hasi diren interpretatzaileentzako aholkuak emango dituzte. 


Manuel Horno

Manuel Horno Iruñean jaio zen. Hamar urte zituenean, Pablo Sarasate Kontserbatorioan hasi zen eta piano-, biolontxelo- eta klabe-ikasketak egin zituen. 1995ean Musikologiako lizentzia eskuratu zuen Salamancako Unibertsitatean, eta gero musika-dibulgazioko ikastaroak eta mintzal-diak egiten hasi zen helduentzat. Función Culturalek, Nafarroako Aurrezki Kutxaren bidez, antolatutako musika-ikastaroetan txostengilea izan da, NUPeko Aulexnak antolatutakoetan, Deustuko Unibertsitateko Deusto Bide programan eta Bilboko Elkarte Filarmonikoan, eta bai zenbait kultura-erakunderen txostengile gonbi-datua ere, besteak beste, Iruñeko Gayarre Antzokia edo Nafar Ateneoarena. 1998az geroztik, Lizarrako Antzinako Musikaren Asteari lotuta dago, txostengile moduan, ikusentzuleekin topaketak egiteko formatu desberdinetan (mintzaldiak, ikastaroak, kontzertuen aurkezpenak). 2019an, Stella Splendens aurkeztean parte hartu zuen, Lizarrako Antzinako Musikaren Astearen 50. urteurrenaren oroitzapena egiteko liburua, jaialdiaren programazioaren bi-lakaera aztertzen duen kapitulu bat eginez. Ibilbide profesionalean irakaskuntzan eta antzerkian aritu da, eta, egun, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Kultura Kudeaketako Masterra egin eta gero, bizi den udalerriko kultura-teknikaria da.

L’Apothéose

L’Apothéose 2017an sortu zen, taldekideen ospakizun-, gogoeta- eta esperimentazio-gune gisa. Hasieratik bertatik, taldearen helburu nagusia interpretazio historikoa maila altuenera eramatea izan da, musikagile bakoitzaren beraren eduki emozionala eta erretorikoa entzuleari helarazteko irizpide argi bat erakutsiz beti. 

François Couperinen L’Apothéose de Corelli lanaren izenburuan ideia hartuta jarri zioten izena taldeari, eta, hartara, lan hori taldekideen lehen musika-proiektua izan zen eta bai musika-ibilbide emankor baten abiaburua ere. Kritikariek eta publikoak txalokatuak, beren proiektu guztien oinarri egonkor moduan laukoteko formatua aintzat hartuta, beren interpretazioen koloreak eta eduki erretoriko moldakorrak, eta, bereziki, etengabeko kalitatea eta elkarrekin egiten duten lanaren erregulartasuna kontuan hartuta, egun Espainiako interpretazio historikoan erreferentziazko taldetzat jotzen da.

Azken urteetan, nazioan eta nazioartean hamabi sari lortu ditu, eta parte hartu duen lehiaketa guztietan sariak eskuratu ditu beti. Haien artean hauek nabarmendu behar dira: lehen saria 2019an York Early Music International Young Artists Competitionen (Erresuma Batua), lehen saria 2017an Göttingen Händel Competitionen (Alemania), bigarren saria 2018an Internationaal Van Wassenaer Competition ospetsuan, Oude Muziek jaialdiaren barnean, Utrechten (Herbehereak) eta bigarren saria 2017an Concours International de Musique Ancienne de Val de Loiren (Frantzia), William Christie buru zuela.

Merezimendu horiek guztiek eraman dute L’Apothéose talde egoiliar izatera 2019/2020 denboraldian CNDMn (Musika Zabalkunderako Zentro Nazionala) eta bai nazioko eta nazioarteko agertoki nagusietara ere, besteak beste: Oude Muziek Utrecht (Herbehereak); Festival d’Ambronay (Frantzia); York Early Music Festival (Erresuma Batua); Internationale Händel Festspiele Göttingen (Alemania); Festival Internacional de Santander; Donostiako Musika Hamabostaldia; Festival de Arte Sacro de la Comunidad de Madrid; Festival de Torroella de Montgrí; Festival de Música Antigua de Úbeda y Baeza; eta Festival de Música Antigua de Sevilla.

 

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza · Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.