es | eu

A tribute to tears

San Migel Eliza - Estella-Lizarra

2020ko irailaren 11, ostirala - 20.00etan

L΄Apothéose 

Georg Friedrich Haendelen lanen gainean Madrilgo talde gazte eta ohiz kanpoko honek egiten dituen interpretazioek hiru urte eskaseko ibilbide profesionalean nazioarteko hamabi sari lortzea ekarri diote. Taldearen bikaintasuna, konpromisoa, zintzotasuna, birtuosismoa eta dotoretasuna goraipatzen dute.


PROGRAMA

Georg Friedrich Händel (1685-1759)
Obras instrumentales 

No. 1 sonataren trioa, Op. 5 la maiorren, HWV 396
Andante – Allegro – Larghetto – Allegro – Gavotte 

Biolinerako sonata, re menorren, HWV 359a
Grave – Allegro – Adagio – Allegro 

No. 2 sonataren trioa, Op. 5 re maiorren, HWV 397 
Adagio – Allegro – Musette (Andante – Allegro – Andante)  – Marche – Gavotte 

Biolinerako sonata re maiorren, HWV 371  (trabersorako moldaketa)
Affettuoso – Allegro – Larghetto - Allegro

No. 1 sonataren trioa, Op. 2 si menorren, HWV 386b
Andante – Allegro ma non troppo – Largo - Allegro

No. 4 sonataren trioa, Op. 2 fa maiorren, HWV 389
Larghetto – Allegro – Adagio – Allegro – Allegro 


Laura Quesada (trabersoa)
Víctor Martínez (biolina)
Carla Sanfélix (biolontxeloa)
Asís Márquez (klabea)

L’Apothéose

L’Apothéose 2017an sortu zen, taldekideen ospakizun-, gogoeta- eta esperimentazio-gune gisa. Hasieratik bertatik, taldearen helburu nagusia interpretazio historikoa maila altuenera eramatea izan da, musikagile bakoitzaren beraren eduki emozionala eta erretorikoa entzuleari helarazteko irizpide argi bat erakutsiz beti. 

François Couperinen L’Apothéose de Corelli lanaren izenburuan ideia hartuta jarri zioten izena taldeari, eta, hartara, lan hori taldekideen lehen musika-proiektua izan zen eta bai musika-ibilbide emankor baten abiaburua ere. Kritikariek eta publikoak txalokatuak, beren proiektu guztien oinarri egonkor moduan laukoteko formatua aintzat hartuta, beren interpretazioen koloreak eta eduki erretoriko moldakorrak, eta, bereziki, etengabeko kalitatea eta elkarrekin egiten duten lanaren erregulartasuna kontuan hartuta, egun Espainiako interpretazio historikoan erreferentziazko taldetzat jotzen da.

Azken urteetan, nazioan eta nazioartean hamabi sari lortu ditu, eta parte hartu duen lehiaketa guztietan sariak eskuratu ditu beti. Haien artean hauek nabarmendu behar dira: lehen saria 2019an York Early Music International Young Artists Competitionen (Erresuma Batua), lehen saria 2017an Göttingen Händel Competitionen (Alemania), bigarren saria 2018an Internationaal Van Wassenaer Competition ospetsuan, Oude Muziek jaialdiaren barnean, Utrechten (Herbehereak) eta bigarren saria 2017an Concours International de Musique Ancienne de Val de Loiren (Frantzia), William Christie buru zuela.

Merezimendu horiek guztiek eraman dute L’Apothéose talde egoiliar izatera 2019/2020 denboraldian CNDMn (Musika Zabalkunderako Zentro Nazionala) eta bai nazioko eta nazioarteko agertoki nagusietara ere, besteak beste: Oude Muziek Utrecht (Herbehereak); Festival d’Ambronay (Frantzia); York Early Music Festival (Erresuma Batua); Internationale Händel Festspiele Göttingen (Alemania); Festival Internacional de Santander; Donostiako Musika Hamabostaldia; Festival de Arte Sacro de la Comunidad de Madrid; Festival de Torroella de Montgrí; Festival de Música Antigua de Úbeda y Baeza; eta Festival de Música Antigua de Sevilla.

 

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

SMADE - European Day of Early Music
Cultura - Kultura
Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

 
Lizarrako Udala
Lizarra Komertzioaren Hiria
 
San Migel Eliza · Santa Clara Eliza