es | eu

Tañendo con voz sonora

Santa Klara komentua - Estella-Lizarra

2020ko irailaren 10, osteguna - 17.30etan

Las Arpas Sonorosas

Errenazimenduko gau-jaialdi honetan, Laura Puerto eta Manuel Vilas harpa- jotzaile entzutetsuek, zenbait menderen ondoren, bi ordenako harpa iberiarrak erabiltzen, errepertorio hau birsortuko dute, moldaketak eginez eta ahots- eta instrumentu-errepertorioaren gainean interpretazio-bide berriak bilatuz. Sonoritate bakana, gozoa eta arras erakargarria. 


PROGRAMA

Tu pauperum refugium (4vv)
Josquin des Prez (c. 1450/1455 - 1521)

Ave María (4vv)
Francisco Guerrero (1528 - 1599)

Ancol que col partire. Rore
Antonio de Cabezón (1510 - 1566)

Sicut cervus (4vv)
Giovanni Pierluigi da Palestrina (1525 - 1594)

Tiento
Julius de Módena (1498 - 1561)

Magníficat de quinto tono (4vv)
Hernando Franco (1532 - 1585) Magnificat Anima mea

Tiento del cuarto tono
Antonio de Cabezón Diferentzia Canto del Caballeroren gainean, Gombert

Tiento sobre «Con qué la lavaré»
Antonio Carreira (†1593)

Tiento
Heliodoro de Paiva (XVI. mendea)

Conditor alme
Gracia Baptista (XVI. mendea)

De los álamos vengo (4vv)
Juan Vásquez (XVI. mendea)


Laura Puerto, bi ordenako harpa iberiarrak
Manuel Vilas, bi ordenako harpa iberiarrak

Laura Puertok masterra du Antzinako Musikaren Interpretazioan ESMUC/Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Klabeko goi-mailako titulua eskuratu zuen, eta gero bi ordenako harpa iberiarra interpretatzean espezializatu zen Nuria Llopisekin. Gero eta handiagoa den lana egiten ari da musika-tresna hori eta bere errepertorioa ikertu eta jotzeko, eta bai harparen eta teklatuko instrumentuen arteko interrelazioa ere aztertzeko interpretazio-irizpideetan Espainiako Errenazimenduan. Klabeko katedra du Aragoiko Musikako Goi Mailako Kontserbatorioan. Kontzertuen arloan izan duen jarduera biziak Espainian, Portugalen, Ameriketako Estatu Batuetan, Mexikon, Venezuelan, Brasilen, Turkian, Polonian, Alemanian, Italian, Frantzian eta Serbian ibiltzera eraman du.

Eskuarki kolaboratzen aritzen den taldeen artean hauek daude: Vocal Ensemble, La Bellemont, Hippocampus, La Folía, La Dispersione, Estil Concertant, Los Afectos Diversos, Un Cavalier di Spagna, La Reverencia, Compañía Teatro del Príncipe eta Ensemble Sopra Il Basso.

Gainera, klabezin-jotzaile laguntzaile moduan parte hartu du nazioarteko ikastaro ospetsuetan, besteak beste, Jordi Savall, Montserrat Figueras, Pierre Hamon, Manfredo Kraemer, Evelyn Tubb, Charles Brett, Sabine d'Hont eta Ruth Holton musikariekin. Grabazio diskografiko ugari egin du, telebista eta irratia, eta La Voix de la Viole eta Plaisir Sacré CDak nabarmendu behar dira, La Bellemont bere taldearekin grabatuak, eta Antonio Cabezónen abesti glosatuei eskainietako eta solista moduan egindako grabazio bat, Ultimi miei Sospiri.

Manuel Vilas. XII. eta XVIII. mendeen arteko antzinako harpak ikasi zituen Madrilen, Nuria Llopisekin, eta Milanen, Mara Galassirekin. Talde askorekin aritu da elkarlanean, adibidez, Les Musiciens du Louvre, Al Ayre Español, Capilla Jerónimo de Carrión, Musica Ficta, Capella de Ministrers, Ensemble Elyma, Camerata Iberia, La Hispanoflamenca, Raquel Andueza & La Galanía, Ars Longa, La Trulla de Bozes, Orquesta Barroca de Sevilla, Coro Nacional de España, Ensemble La Chimera, Armonía  del  Parnás eta abarrekin, Espainia, Alemania, Kuba, AEB, Ekuador, Txekiar Errepublika, Paraguai, Austria, Portugal, Suitza, Frantzia, Italia, Bolivia, Belgika, Argentina, Txile, Holanda eta abarretako jaialdi garrantzitsuenetan. Halaber, kontzertuak ematen ditu bakarlari moduan, Espainiako, Ameriketako eta Italiako musika barrokoan ardaztuta dauden programekin, eta bai hitzaldiak eta ikastaroak ere, hainbat herrialdetan. Manuscrito Guerra (XVII. mendea) izeneko eskuizkribuko ehun tonuak grabatzeko proiektuaren zuzendari artistikoa da, eta haren grabazio osoa Naxos diskografikak kaleratu du, sei disko konpaktutan.  

Duela gutxi, Harpako IV. Mundu Jaialdian Espainia ordezkatzeko gonbidatu zuten, Asunción hirian, Paraguain, eta herrialde horretan bi ordenako harpako errezitaldia eskaini zuen lehen harpalaria izan zen.

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza · Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.