es | eu

La belleza

San Migel Eliza - Estella-Lizarra

2020ko irailaren 10, osteguna - 20.00etan

Stylus fantasticus eta lehen barrokoko askotariko lanak hartzen ditu barne programa honek, foliak, kalejirak eta txakonak bilduz, beren sinbolismoekin eta soinuekin, entzulea harritu eta liluratzea helburu duten beste bizzarrie batzuekin batera. Beste instrumentu batzuen imitazioak, beste modu batera afinatutako biolinen scordature, Dionisoren musikaren forma duten erokeriak… Soinuen erabateko oparotasuna zentzumenetarako, esferetako musikarekin arima hunkitu eta giza pasioak nabarmendu nahi ziren garai batean. 


PROGRAMA

Sonata Seconda, 1610 
Gian Paolo Cima (1570 - 1622) 

Sonata Decima per due soprano 
Dario Castello (1590 - 1630) 

Sonata sopra la Monica 
Biagio Marini (1594 - 1663) 

Sonata V in sol minore, aus Harmonia Artificiosa-Ariosa 
Heinrich Ignaz Franz von Biber (1644 - 1704) 

Sonata Quarta 
Johann Heinrich Schmelzer (1620 - 1680) 

Aria sopra La Bergamasca 
Marco Uccellini (1603? - 1680) 

Imitazione dil liuto, 1694 
J.P. von Westhoff (1656 - 1705) 

Passacaglia degli Affetti Musicali 
Biagio Marini (1594 - 1663) 

Follias echa para mi Señora Doña Tarolilla de Carallenos 
Andrea Falconiero (1586 - 1656)


Dani Espasa, klabea 
Pavel Amílcar, biolina 
Jesús Fernández Baena, tiorba 
Oriol Aymat, biolontxeloa edo viola da gamba 
Lina Tur Bonet, biolina eta zuzendaritza 

MUSIca ALcheMIca

MUSIca ALcheMIcaren grabazioak Corelliren V. opusaren bertsio onena moduan aukeratu zituen BBCk, «Biberren Errosarioaren sonata erreferentzial» mo-Amerikan eta Tokion, zuzenean grabatuz Austriako ORFrako eta Japoniako NHK telebistarako, Asia osoan emanez. Era berean, Vivaldi, Pisendel, Matteis eta Espainiako klasizismoko musikagileen musika argitaragabea berreskuratu du. 

Nazioarteko prentsak honela definitu izan du Lina Tur Bonet: «Fiery virtuoso» (The Strad), «Deabruaren benetako biolinista» (Bayerische Rundfunk), «sekulakoa» (Gramophone), «egundoko biolinista» (Scherzo), «superbement jouéflamboyante Lina» (Diapason), «the small wonder, Lina Tur Bonet shines» (SD Union Tribune), «jazzlariak edo operako divak bezala, liluratu egiten du bere ornamentazio guztiz biziarekin» (Kommersant, Errusia) eta «arimaren biolinista» (Sankei Shinbun), besteak beste. Lina Tur Bonet mundu osoan dabil solista eta zuzendari lanak egiten, eta Wigmore Hall, Styriarte, MB1800 NYC, Concertgebouw Amsterdam, Musashino Hall Tokyo, Montréal Baroque, Israel eta Varna Festivalen aritu da, eta ganberako musikari lanak Musikverein eta Konzerthausen, Vienan. Abbado, Harding eta Gardinerren zuzendaritzapean aritu izan da, eta ganberako musikan agertokia partekatu du Christian Zacharias, Menahem Pressler eta Enrico Onofrirekin. 

MUSIca ALcheMIca Lina Tur Bonet biolin-jotzaileak Vienan egin zuen egonaldian sortutako taldea da, eta Vila Musica Mainz eta Potsdamgo jaialdian egin zuen debuta, Haendelen  Alessandro operarekin, Alan Curtisek zuzenduta. 

Bere grabazio sarituei esker, mundu osoan aitortutako taldea da egun, eta bere jarduna Europa, Amerika eta Asia artean banatzen da. Mundu osoko lehen mailako musikariak ditu beti, eta garai guztietako musikak jotzeko ideiatik sortu zen, eta bai diziplina anitzeko proiektuak eta proiektu pedagogikoak jorratzeko ideiatik ere. 

Era berean, Legrenzi, Biber, Bach eta Haendelen musika grabatu du Austriako ORF irratirako, eta zuzenean grabatu dute RTVEk eta Japoniako NHK telebistak, mundu osoan emateko. Taldearen erregistro diskografikoek barne hartzen dituzte Pan Classicserako bost disko sarituak. 

MUSIca ALcheMIcan nazioarteko interpretatzaile handiak aritzen dira, hala nola Marco Testori, Kenneth Weiss, Mauro Valli, Alexis Kossenko, Andy Ackerman, Giangiacomo Pinardi, Marco Ceccato eta Dani Espasa. 

Diziplina anitzeko alderdian, MUSIca ALcheMIcak Antonio Colinas poetarekin kolaboratu du La Tumba negra lanean (omenaldia J.S. Bachi), Ángel Haro artistarekin Folia lanean, egonaldi artistikoan Párraga zentroan, eta museo eta kulturgune garrantzitsuetan aritu da, adibidez, MuVIM, Madrilgo Matadero eta MACEn. Bertan, MUSIca ALcheMIcak ikus-entzunezko teknikak bateratzen ditu bere musikarekin, bideo-artistekin, margolariekin, zinemagileekin, aktoreekin, urreginekin eta txotxongiloekin elkarlanean arituz. Halaber, nazioarteko heziketa-proiektuetan esku hartu du Panaman eta Bolivian, eskola magistralak ematen eta agertokia partekatzen musikari gazteekin. 

MUSIca ALcheMIcaren bideoek estimu handia eragiten dute, beren izaera artistiko eta berritzailearengatik. Azkena, Corelliren Follia lanarekin, Erroman, Londresen eta RTVEn aurkeztu dute eta arrakasta handia izan du. 

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

SMADE - European Day of Early Music
Cultura - Kultura
Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

 
Lizarrako Udala
Lizarra Komertzioaren Hiria
 
San Migel Eliza · Santa Clara Eliza