es | eu

SMADE soziala: Èlia Casanova & Alfred Fernández

Julian Romano Musika Eskola - Estella-Lizarra

2020ko irailaren 9, asteazkena - 13.00etan

Élia Casanova (sopranoa)
Alfred Fernández (Errenazimenduko lautea)

Èlia Casanova belusezko ahotsa duen sopranoak, Alfred Fernández vihuela-jotzailea lagun hartuta, jelosia-, maitasun-, heriotza- eta itxaropen-mundu batean murgilduko gaitu.


Élia Casanova

Valentziako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioko kantuko goi-mailako titulua du, Consol Ricoren tutoretzapean. Gero, antzinako musikako ikasketak hobetu zituen Birminghamgo Kontserbatorioan, Ingalaterran, Andrew King tenor ospetsuarekin, eta hiri horretako Oratorioko eta Antzinako Musikako abeslari onenaren sariak irabazi zituen. 2014an, Gijongo Antzinako Musikako Nazioarteko Jaialdian, kantuko lehiaketako lehen saria eskuratu zuen. Besteak beste, Richard Levitt, Eduardo López Banzo, Maria Grazia Schiavo, Lambert Climent, Manuel Cid, Robert Expert eta Helena Lazarskaren eskolak hartu ditu, eta Jordi Savall, Eduardo López Banzo, Fabio Biondi, Patrick Fournillier, Lluís Vilamajor, Francesc Prat, Cristóbal Soler, Juan Luis Martínez eta Jaron Traub zuzendariekin egin du lan adibidez.  

Solista arituta Espainia osoan, Portugalen, Frantzian, Italian eta Txekiar Errepublikan egin ditu emanaldiak, esate baterako Capella de Ministrers, Harmonia del Parnás, la Capella Reial de Catalunya, Montsalvat abesbatza, L’Arcàdia eta Alamire duoa taldeekin batera. Hainbat jaialditan parte hartu du, adibidez: Festival de Música Antigua de Peñíscola, Festival de Órgano Histórico de León, Festival de Música Antigua de Gijón, Gois Oroso Arte, Ciclo de Música de Cámara y Valenciana Vicent Garcés de Faura, Festival Los Lunes Concierto de Castellón, Feslida. Askotan kolaboratzen du antzinako musikako Amystis Coro de Cámara eta Victoria Musicae taldeekin, eta Valentziako errepertorio barrokoko grabazio batzuk egin ditu.   

Abesbatzako kide moduan, Coral Catedralicia de Valencia, Cor de la Generalitat Valenciana eta Coro de RTVEn parte hartu du. Eta, horrez gain, zenbait abesbatzatako zuzendaria izan da Valentziako Erkidegoan. 2010ean, Valentziako Unibertsitate Katolikoan, Valentziako Erlijio Ondare Musikala Berreskuratu eta hartako Transkripzioen diploma lortu zuen.  

Bere ahotsaren moldakortasunak ahalbidetzen dio, gainera, estilo desberdinak hartzea, dela Erdi Aroko musika, dela musikala, dela Valentziako cant d'estil.

Alfred Fernández

1970ean jaio zen, Bartzelonan. Gitarra klasikoko ikasketak egin zituen Jordi Codina, Manel González eta Fernando Rodríguezekin. Gero, hari pultsatuko antzinako instrumentuetan espezializatu zen: bihuela, gitarra barrokoa, lautea… Heziketaz autodidakta, maisu ospetsuen aholkuak jaso ditu, hala nola William Waters, Rolf Lislevand, Paul O’dette eta John Griffithsenak. Egun, hiru disko ditu editatuta bakarlari moduan. Lan horiek kritika bikainak izan dituzte aldizkari espezializatuetan, adibidez, Répertoire, Le Monde de la Musique, Gramophone, Goldberg, Scherzo, Ritmo, Lute Society Magazine eta abarretan. Solista moduan kaleratuta duen azken albumak Répertoire aldizkariaren «10R» saria jaso du, eta bai kalifikazio gorenak ere beste zenbait aldizkaritan. Bakarlari aritu da Espainian, Holandan, Frantzian, Alemanian, Ameriketako Estatu Batuetan, Belgikan, Grezian, Marokon, Brasilen eta Italian. Bihuela- eta laute-errezitaldiak egin ditu antzinako musikako eta gitarrako jaialdi entzutetsuetan, adibidez, Laus Polyphoniae (AMUZ, Anberes, 2012), Oude Muziek Utrecht (Utrecht, 2008), MA Brugge (Brujas, 2000), Lauteko Nazioarteko Jaialdia (Füssen, Alemania, 2010 eta Utrecht, Holanda, 2013), Guitarrísimo jaialdia (Munich), Guitarrísimo jaialdia (São Paulo), Festival de Música Antigua de Úbeda y Baeza (2008 eta 2012) jaialdietan. El canto del caballero taldeko zuzendarikidea da. Talde hori Iberiar penintsulako Errenazimenduko musikan espezialista da, eta Portugal, Holanda, Belgika, Austria eta Alemanian aritu da kontzertuak ematen.

 

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

SMADE - European Day of Early Music
Cultura - Kultura
Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

 
Lizarrako Udala
Lizarra Komertzioaren Hiria
 
San Migel Eliza · Santa Clara Eliza