es | eu

Dolce tormento

Santa Klara komentua - Estella-Lizarra

2020ko irailaren 7, astelehena - 17.30etan

Dolce Rima

«Dolce tormento» oximoronak kontraesan eder bat definitzen du, musikak, testuaren zerbitzura jarrita, Italian garatu zen pasioen lehen barroko honetan esploratzen duena. Ahots eta baxu jarraiturako ezinbesteko lanak, Monteverdi, Merula, Strozzi, Frescobaldi eta abarrenak, geroko aroa sortzearen fenomenoa ereduz adierazten dutenak: monodia lagundua. Dena, Julieta Viñasen zilarrezko ahotsean eta Paula Briebaren tiorbaren harikortasunean.


PROGRAMA

Folle è ben che si crede 
Tarquinio Merula (1595 - 1665) 

L’amante consolato 
Barbara Strozzi (1619 - 1677) 

Novello Cupido 
Biagio Marini (1594 - 1663) 

Chiamata a nuovi amori 
Barbara Strozzi 

Canarios 
Giovanni G. Kapsberger (1580 - 1651) 

Se l’aura spira 
Girolamo Frescobaldi (1583 - 1643) 

Quel sguardo sdegnosetto 
Claudio Monteverdi (1567 - 1643) 

Che si può fare 
Barbara Strozzi 

Cosí mi disprezzate 
Girolamo Frescobaldi 

Aurora corrente 
Bellerofonte Castaldi (ca. 1581 - 1649) 

La travagliata 
Barbara Strozzi 

L’amante segreto 
Barbara Strozzi 

Si dolce è’l tormento 
Claudio Monteverdi


Julieta Viñas Arjona (sopranoa)
Osasun-arrazoiengatik, Aníbal Sorianok ordezkatuko du Paula Brieva tiorbista

Dolce Rima

Dolce Rima 2009an sortu zuten Julieta Viñas eta Paula Brieba valentziar interpretatzaileek. Bien bideak Sevilla hirian elkartu ziren, Espainiako «Antzinako Musikaren hiriburutzat» jotakoaren kultura-asaldurak erakarrita biak. 

Poesiaren eta musikaren bat-egitean bereziki interesa duen duo moduan jaioa, Dolce Rima Europako XVI.-XVII. mendeetako kulturara hurbiltzen da, eta errepertorioa bihuela-jotzaileen Espainiako Errenazimenduko errepertorioan, Espainiako barrokoan eta Italiako Seicentoan ardazten du. 

Egun, Dolce Rima eraketa aldakorreko taldea da, ohiko kolaboratzaileak izaten dituena jorratzen duen programaren beharren arabera, eta interes berezia jartzen du Espainiako musika-ondarea berreskuratzeko proiektuetan. 

Eraketa desberdinetan, Dolce Rimak kontzertu ugari eskaini du penintsula osoan, antzinako musikako jaialdi garrantzitsuetan. 

Turismo Andalucía erakundeak Murilloren omenezko urtea Berlinen ospatzeko (Alemania) aukeratu zuen taldeak, eta bai Uffizi Live 2017 kontzertuen zikloan ere, Florentziako Galleria Uffizirenean (Italia). 

Askotan kolaboratzen du Engranajes Culturales enpresarekin (Sevilla) sormenezko kultura-aisiako hainbat proiektu sortu eta garatzen, eta bai diziplina anitzeko beste ikuskizun batzuetan ere. Haien artean nabarmendu behar da Caravaggio, la luz es la verdad antzezlana, Luis Agiusena, Thyssen-Bornemisza museo nazionalean antzeztua (Madril, 2018), italiar margolariari eskainitako erakusketa inauguratzearen kariaz. 

Ikus-entzunezkoetarako egindako lanen artean, Scriptorium faksimile esklusiboen argitaletxearen publizitate-iragarkiari soinua jartzeko egindako kolaborazioa nabarmendu behar da, Bocabadats Mediak (2014) egindakoan, eta Ánima film laburraren (2011) soinu-bandarako musika hautatzea eta jotzea. Azken hori Bebé Pérez errealizadorearena da, eta Ana de Armas eta Leandro Espinosa ditu protagonista.

2013an, ahotserako musikari eta Espainiako Errenazimenduko bihuelari eskainitako lehen lan diskografikoa egin zuten, Al alba venid izenburua duena, eta oso harrera ona izan zuen kritikarien artean. Michael Stoverrek The Lute Society of America aldizkarirako egin zuen erreseina nabarmendu behar da.

Dolce Rima GEMA Sarien I. Edizioan finalista izan zen, 2014ko Talde Gaztearen kategorian, eta GEMA Sarien II. Edizioan, 2016ko ekainean, 2015eko Talde Gaztearen sariaren irabazlea. 

Dolce Rimak iraganeko orrialdeak berreskuratzeko asmoa du, oraingo bizimodua eta iritzia emanez interpretazioan, hartara, ikus-entzulearekin benetako konexioa izateko. Hartara, hori gertatzen denean, taldeak sentitzen du egindako lanak merezi izan duela.

 

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza · Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.