es | eu

Musika txikia: La rubia pastorcica

Santa Klara komentua - Estella-Lizarra

2020ko irailaren 6, igandea - 11.00etan

Ministriles Hispalensis
Francisco Blay, zuzendaritza

Familia kontzertua. Bertan azalduko dira taldea osatzen duten musika tresnei buruzko bitxikeriak, hizkuntza instrumentalaren eta bokalaren berezitasunak eta XVI. eta XVII. mendeetako ministril garrantzitsuenei buruzko anekdotak. 


EGITARUA

Propiñan de Melyor                                                    
Anonimoa (cancionero de la Colombina, XV.mendea)

La rubia pastorcica                              
Ginés de Morata (XVI.mendea)

Falta la parte          
Juan del Enzina (1468 – 1529). 

Amor que me cautivas          
Thoinot Arbeau (1520-1595).

Bransle de Chevaux         
Thoinot Arbeau (1520-1595).

Pavana de la Guerra        
Claude Gervaise (1525-1583).

Pues que no puedo olvidarte          
Ginés de Morata (XVI.mendea).

Xicochi Xicoxí          
Gaspar Fernández (ca.1563-1629).

Contrapunto Bestiale Alla Mente        
Adriano Banchieri (1568-1634).

Jouyssance vous donnerai          
Thoinot Arbeau (1520-1595).

Danza de las hachas          
A.Martín y Coll (1660-1734).


Álvaro Garrido (perkusioa)
Jorge Enrique García (kontratenorea eta moko flauta)
Jacobo Díaz (txirimia)
Carmelo Sosa (sakebut altu, tenorea eta zuendaritza artistikoa)
Francisco Blay (sakebut tenore eta baxua)

Ministriles Hispalensis

XV., XVI. eta XVII. mendeetako instrumentu-kaperen interpretazio-estiloa, musika-tresnak eta sonoritatea berreskuratzeko asmoarekin sortu zen taldea. Instrumentu-taldearen oinarria kornetak, txirimiak, sakebutak eta basoiak dira, nahiz eta horiek beste hari-, tekla- eta perkusio-tresna batzuek osatzen dituzten, errepertorioak eskatzen duenean. Garai hartako Europako katedral garrantzitsuenetako kaperen zati ziren ministrilak, eta haien eginkizun nagusia abestaldeari lagun egitea zen zerbitzu liturgikoetan. Dena den, beren kasa ere parte hartzen zuten prozesioetan eta gizarte-ekitaldietan. 

Mota honetako taldeetarako sortutako musika da, hizkuntza berritzailekoa eta sarritan birtuosismo handikoa, gure egun hauetaraino iritsi den instrumentu-jardunbidearen oinarriak ezarri zituena.

Festival de Música Antigua de Sevilla (FeMÀS) jaialdiaren 2005, 2007, 2009, 2013, 2015 eta 2017ko edizioak inauguratu ditu Ministriles Hispalensis taldeak, aire zabalean egindako errezitaldi jendetsuak eginez: Errege Alkazarreko harresiaren ondoan, Sevillako udaletxe handientsu eta barrokoaren aurrean, Salbatzailearen plazan eta Sevillako beste leku enblematiko batzuetan. Bai FeMÀS jaialdiaren inaugurazioetan, bai haren programazioaren barnean, Ministriles Hispalensis taldeak Europako musikari eskainitako kontzertuak eman ditu, Sevillako musikari, Sevillako katedraleko zenbait kapera-maisuren errepertorioari, Sevillako katedraleko 34. zenbakiko atril-liburuko lanak berreskuratuz…, dela beren ekoizpenen bidez, dela beste talde edo solista batzuekin elkarlanean arituz, besteak beste, Accademia del Piacere eta Andrés Cearekin.

Ministriles Hispalensis Andaluzian birak egiten aritu da Circuito Andaluz de Música programaren barnean, Sevilla, Kordoba, Cádiz eta Huelvan. Zehazki, XVI. eta XVII. mendeetako ministrilentzako liburuetatik taldeak berak transkribatutako lan argitaragabeak aurkeztu ditu, Lerma eta Granadako eskuizkribuetakoak. 

Taldea Mexikora eta Guatemalara joan zen 2007an eta 2008an, eta han, Capilla Nivariense taldearekin batera, Portugalgo musikako programa bat interpretatu zuen. 

Hexacordo taldearen barnean, Ministriles Hispalensisek XVII. mendeko Europako musikaren programa bat garatu zuen 2009an Eslovenian. 2010ean, berriz, Norvegian (Tromsø), Los Afectos Diversos taldearekin batera eta Nacho Rodríguezek zuzenduta, II Vespro Della Beata Vergine (Claudio Monteverdi) interpretatu zuen. 

2013az geroztik, XVI. eta XVII. mendeetan jaiotako kofradien irudi titularrei lagun egiten zieten jatorrizko musika eta estetika eramaten du Ministriles Hispalensis taldeak Andaluziako prozesioetara, ekitaldi haietarako hasierako musika berreskuratuz.

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

SMADE - European Day of Early Music
Cultura - Kultura
Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

 
Lizarrako Udala
Lizarra Komertzioaren Hiria
 
San Migel Eliza · Santa Clara Eliza