es | eu

In vino veritas

San Migel Eliza - Estella-Lizarra

2020ko irailaren 6, igandea - 20.00etan

Artefactum
Álvaro Garrido, zuzendaritza

Egungo gizartean bizi dugunaren oinarriak Erdi Aroan eraiki zituzten jendeen espirituaz, egunerokotasunaz eta bizi-irrikaz horditzera gonbidatzen du programa honek ikus-entzulea; dena Erdi Aroko oinarrizko zutabea izan zenaren, ardoaren, ikuspegi pribilegiatu horretatik. Egin dezagun topa!


PROGRAMA

Preámbulo

Estampida en mai la rousse y ungaresca    Thibaut IV de Champagne (XIII. mendea) eta izengabea (XIII., XIV. mendeak) 

Vino en las cántigas

La dona de Bretaña                                          
Alfontso X.a Jakituna (XIII. mendea) 
Cantiga Santa María, 23. zk. 

A que avondou                                                 
Alfontso X.a Jakituna
Cantiga Santa María, 386. zk.

Virgen Santa María                                          
Alfontso X.a Jakituna 
Cantiga Santa María, 23. zk.

Visión trovadoresca

Ai amor de pero cantone                               
Fernando Soares de Quiñones (XIII. mendea) 

Vino y clero

Divinum misterium                                          
Códice de las Huelgas (XIV. mendea)

Camino de la taberna

Adieu ces bons du vins de Lannoys              
Guillaume Dufay (XV. mendea) 

Bon vin doit                                                      
Roman de Fauvel (XIV. mendea) 

Bon vin je ne pluis laisser                               
François Rabelais (XV. mendea) 

En la taberna

Quand je bois du vin claret                                
Izengabea, tradizionala Proventzakoa (XV. mendea)

Alte clamat epicurus                                       
Carmina Burana 221. zk. (XIII. mendea)

In taberna quando sumus                                                    
Carmina Burana 196. zk. (XIII. mendea)

Vinum bonum                                                  
Carmina Burana (XIII. mendea)


Alberto Barea (kantua eta oboe-motak)
César Carazo (kantua eta biola)
José Manuel Vaquero (kantua, organettoa eta zarrabetea)
Ignacio Gil (txirula eztiak, kapsula-oboea, gaita eta koruak)
Álvaro Garrido (perkusioa eta koruak)

Artefactum

1995ean sortua, Artefactumek bere lanaren arreta Erdi Aroko musika-errepertorioa berreskuratu, birsortu eta zabaltzean jartzen du, eta erabateko erreferentziazko taldea da Erdi Aroko musikaren esparruan gure herrialdean. 

Espainiako antzinako musikako jaialdi ospetsuenetan aritu izan da (Bartzelona, Madril, Gijón, Úbeda eta Baeza, Toledo, Valladolid, Iruñea, Olivares, Aracena, Jerez, Girona, Cáceres, Albacete, Ciudad Rodrigo, Lizarra, Portugalete, Donostiako Hamabostaldia, Aranjuez, Córdoba, Santander, Tiana, Sevilla, etab.). Era berean, taldea sarritan gonbidatu izan dute gure mugetatik harago antolatutako jaialdietan Espainiaren ordezkariak izateko (Italia, Portugal, Frantzia, Japonia, Eslovenia…). 2016ko azaroan, taldeak bere aurkezpena egin zuen Japonian, eta kontzertuak eman zituen Tokion eta Hamamatsuko nazioarteko jaialdian. 2017an, Artefactumek, Schola Antiqua taldearekin batera, Festival de Música Medieval de las Huelgas ospetsuan parte hartu zuen, Ondare Nazionalak antolatutako kontzertu batean, eta De Castilla a Al Andalus programa aurkeztu zuen. 2018an berriro parte hartu zuen, eta Gloria in Coelo erlijio-programa aurkeztu zuen. Halaber, taldea duela gutxi Leongo Musika Historikoen Ziklora gonbidatu dute, eta aurkezpena egin du Adelaideko nazioarteko jaialdian, Australian, 2020ko martxoan, In vino veritas programa aurkeztuz.

Taldeak sei lan diskografiko ditu editatuta, eta haietako batek, En el Scriptorium izenburua duenak, CD Compact saria lortu zuen 2009an, gure herrialdeko Erdi Aroko musika-grabazio onena izateagatik. Taldearen azken diskoa, Musica ad navitatis tempus, Madrilgo Auditorium Nazionalean aurkeztu zuten, 2016ko abenduan, eta harrera bikaina egin zioten bai publikoak eta bai prentsak ere.

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

SMADE - European Day of Early Music
Cultura - Kultura
Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

 
Lizarrako Udala
Lizarra Komertzioaren Hiria
 
San Migel Eliza · Santa Clara Eliza