es | eu

Errezenazimenduko kalejira

Los Llanos kulturguneko lorategia - Estella-Lizarra

2020ko irailaren 5, larunbata - 18.30etan

Ministriles Hispalensis
Francisco Blay, zuzendaritza

Errenazimenduko kalejira Lizarrako kaleetan. Txikiek eta handiek XVI. mendeko dantzez eta abestiez gozatzeko aukera izango dute, ministrilen talde enblematiko eta berezi honek jota.

PROGRAMA

Propignan El Melyor                          
Anónimo (Cancionero de la Colombina, s. XV)

Bransle el official                               
Thoinot Arbeau (1520 - 1595)

Si d’àmor pena sentis                       
Anónimo (Cancionero de Palacio, s. XV)

Bransle de chevaux                            
Thoinot Arbeau (1520 - 1595)

Pavana de la guerra                           
Claude Gervaise (1525 - 1583)

Fata- la- parte                                     
Juan de la Encina (1468 - 1529)

Vieja alemanda                                 
Claude Gervaise (1525 - 1583)

Alemanda                                           
Tylman Susato (ca. 1510 - 1570)

Gallarde guerra                                  
Claude Gervaise (1525 - 1583)

Jouyssance vous donnerai               
Thoinot Arbeau (1520 - 1595)

Bransle gay                                         
Claude Gervaise (1525 - 1583)

Rondó                                                 
Tylman Susato (ca. 1510 - 1570)

(Programaren ordenan aldaketak egin ahal izango dira) 


Álvaro Garrido (perkusioa)
Jorge Enrique García (kontratenorra eta txirula eztia)
Jacobo Díaz (txirimia)
Carmelo Sosa (sakebut altua eta tenorra)
Francisco Blay (sakebut tenorra eta baxua, eta zuzendaritza artistikoa)

Ministriles Hispalensis

XV., XVI. eta XVII. mendeetako instrumentu-kaperen interpretazio-estiloa, musika-tresnak eta sonoritatea berreskuratzeko asmoarekin sortu zen taldea. Instrumentu-taldearen oinarria kornetak, txirimiak, sakebutak eta basoiak dira, nahiz eta horiek beste hari-, tekla- eta perkusio-tresna batzuek osatzen dituzten, errepertorioak eskatzen duenean. Garai hartako Europako katedral garrantzitsuenetako kaperen zati ziren ministrilak, eta haien eginkizun nagusia abestaldeari lagun egitea zen zerbitzu liturgikoetan. Dena den, beren kasa ere parte hartzen zuten prozesioetan eta gizarte-ekitaldietan. 

Mota honetako taldeetarako sortutako musika da, hizkuntza berritzailekoa eta sarritan birtuosismo handikoa, gure egun hauetaraino iritsi den instrumentu-jardunbidearen oinarriak ezarri zituena.

Festival de Música Antigua de Sevilla (FeMÀS) jaialdiaren 2005, 2007, 2009, 2013, 2015 eta 2017ko edizioak inauguratu ditu Ministriles Hispalensis taldeak, aire zabalean egindako errezitaldi jendetsuak eginez: Errege Alkazarreko harresiaren ondoan, Sevillako udaletxe handientsu eta barrokoaren aurrean, Salbatzailearen plazan eta Sevillako beste leku enblematiko batzuetan. Bai FeMÀS jaialdiaren inaugurazioetan, bai haren programazioaren barnean, Ministriles Hispalensis taldeak Europako musikari eskainitako kontzertuak eman ditu, Sevillako musikari, Sevillako katedraleko zenbait kapera-maisuren errepertorioari, Sevillako katedraleko 34. zenbakiko atril-liburuko lanak berreskuratuz…, dela beren ekoizpenen bidez, dela beste talde edo solista batzuekin elkarlanean arituz, besteak beste, Accademia del Piacere eta Andrés Cearekin.

Ministriles Hispalensis Andaluzian birak egiten aritu da Circuito Andaluz de Música programaren barnean, Sevilla, Kordoba, Cádiz eta Huelvan. Zehazki, XVI. eta XVII. mendeetako ministrilentzako liburuetatik taldeak berak transkribatutako lan argitaragabeak aurkeztu ditu, Lerma eta Granadako eskuizkribuetakoak. 

Taldea Mexikora eta Guatemalara joan zen 2007an eta 2008an, eta han, Capilla Nivariense taldearekin batera, Portugalgo musikako programa bat interpretatu zuen. 

Hexacordo taldearen barnean, Ministriles Hispalensisek XVII. mendeko Europako musikaren programa bat garatu zuen 2009an Eslovenian. 2010ean, berriz, Norvegian (Tromsø), Los Afectos Diversos taldearekin batera eta Nacho Rodríguezek zuzenduta, II Vespro Della Beata Vergine (Claudio Monteverdi) interpretatu zuen. 

2013az geroztik, XVI. eta XVII. mendeetan jaiotako kofradien irudi titularrei lagun egiten zieten jatorrizko musika eta estetika eramaten du Ministriles Hispalensis taldeak Andaluziako prozesioetara, ekitaldi haietarako hasierako musika berreskuratuz.

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza · Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.