es | eu

Muera Cupido

San Migel Eliza - Estella-Lizarra

2020ko irailaren 5, larunbata - 20.00etan

Núria Rial & Accademia del Piacere
Fahmi Alqhai, zuzendaritza

1700 inguruko Espainiako musika-tradizio eszenikoan zeharko ibilbidea, Núria Rialen ahots paregabearekin eta Accademia del Piacereren soinu sutsuarekin, Astea edertasunez eta emozioz beteta hasteko. 


PROGRAMA

Pavana                                             
Francisco Guerau (1649 - ca. 1722)

Yo, hermosísima Ninfa                 
Atribuida a Sebastián Durón y  José de Torres (ca. 1670 - 1738)
Recitado - Aria, de El imposible mayor en amor le vence Amor

Quantos teméis al rigor                 
Sebastián Durón (1660 - 1716) 
Arietta italiana. Rezitado [Brioso] - [Vibo] de Las nuevas armas de Amor

Xácaras & Folías
Improvisación

Sosieguen, descansen 
Sebastián Durón
Solo humano, de Salir el Amor del Mundo

Fandango  
José de Nebra (1702 - 1768)

Selva Florida  
José de Nebra 
Aria, de Viento es la dicha de Amor

Marionas   
Fahmi Alqhai (n. 1976)

Pastorella che tra le selve  
Giovanni Bononcini (1670 - 1747)
[ms 2245 de la Biblioteca Nacional de España]

Adiós, prenda de mi amor 
José de Nebra
Aria, de Amor aumenta el valor

Tempestad grande, amigo
José de Nebra
Fandango, de Vendado es amor, no es ciego


Núria Rial (soprano)

ACCADEMIA DEL PIACERE

Leo Rossi, violín 
Rodney Prada (viola da gamba sopranoa)
Johanna Rose (viola da gamba)
Rami Alqhai (bioloia)
Carles Blanch (gitarra barrokoa)
Javier Núñez (klabea)
​Fahmi Alqhai (viola da gamba soprano eta musika zuzendaritza)

Núria Rial

Kantua eta pianoa sorterrian ikasi zuen, Katalunian, eta gero ikasketak Basileako Music Academyn (Suitza) jarraitu zituen, Kurt Widmer irakaslearekin. 2003an, Preis der Helvetia Patria Jeunesse Stiftung saria jaso zuen Pro Europa-European Foundation for Culture fundazioarena, kantari moduan izandako ohiz kanpoko lorpenengatik. Europako jaialdi nagusietan aritu da, eta hainbat zuzendarirekin kolaboratzen du, besteak beste, Ivan Fischer, Sir John Eliot Gardiner, Paul Goodwin, Trevor Pinnock, Howard Griffiths, Gustav Leonhardt, René Jacobs, Thomas Hengelbrock, Laurence Cummings, Neville Marriner eta Teodor Currentzisekin, eta bai taldeekin ere, hala nola Concerto Köln, The English Concert, Kammerorchester Basel, Collegium 1704, Il Giardino Armonico, Les Musiciens du Louvre, Elbipolis Barockorchester, Le Cetra Basel, L’Arpeggiata eta Festival Lucerne Stringsekin. 

Operaren arloan, Europako antzoki nabarmenenetako askoren ekoizpen garrantzitsuetan parte hartu du solista gisa. Halaber, sarri interpretatu du musika barrokoa irizpide historikoekin, eta beste estilo batzuekiko interesa agertu du. Hartara, 2012an, Núriaren rola jokatu zuen Golijoven Ainadamar opera garaikidean, Madrilgo Errege Antzokirako, Peter Sellarsek zuzenduta. 2015ean eta 2016an, berriro Pamina abestu zuen Budapest Festival Orchestrarekin, Ivan Fischerrek zuzenduta. 

Ganbera-musikako interpretatzailea ere bada, eta Rial, besteak beste, Il Pomo d'Oro, Café Zimmermann eta Nash Ensemble taldeekin aritzen da. Errezitaldietan, errepertorio frantsesa eta espainola abesten du, baina baita alemaneko abestiak ere. 

Núria Rialen diskografia zabalean, zenbait zigilu ageri dira, hala nola Harmonia Mundi France. 2009az geroztik, Sony Classical/BMG Masterworks etxearen artista esklusiboa da. 2010ean, Echo Klassik saria jaso zuen Via Crucis CDarengatik, Christina Pluhar eta L'Arpeggiatarekin, eta 2012an, Telemann CDarengatik saritu zuten, Basel Chamber Orchestrarekin, Operako Arien CD Onenaren kategorian.

Fahmi Alqhai

Mundu osoan viola da gamba edo zango-biolaren interpretatzaile garrantzitsuenetakotzat jotzen da egun. 

Sevillan jaio zen, 1976an, eta aita siriarra eta ama palestinarra ditu. Sevillan eta Suitzan hartu du prestakuntza, Ventura Rico, Paolo Pandolfo eta Vittorio Ghielmi irakasleekin. Lehen mailako taldeekin eta zuzendariekin lan egin eta gero, besteak beste, Jordi Savall, Ton Koopman eta Uri Cainerekin, ibilbidea alderdi solistara eta bere taldera, Accademia del Piacere taldera, bideratu du. Fahmi Alqhaik grabazio berritzaileak zuzendu ditu Glossa etxerako (Rediscovering SpainCantar de Amor...), eta mundu osoan aitorpen garrantzitsuak jaso dituzte, baita musika historikoen alorretik kanpo ere. Esate baterako, halakoak dira Giraldillo saria, 2012ko Sevillako Flamenkoko Bienaleko Musika Onenaren arloan, Las idas y las vueltas bere laugarren CDarengatik, Arcángel flamenko-kantariarekin, eta 2016ko Giraldillo saria, Berrikuntzaren arloan, Diálogos lanarengatik, Rocío Márquezekin batera.

2014an, Alqhaik bere lehen CDa aurkeztu zuen bakarkakoan, A piacere, eta bertako zango-biolaren kontzepzio berritzaileak harrera bikaina izan zuen Europa osoan. Britainia Handiko Gramophone aldizkariaren iritziz, disko «aparta» da, «viola da gamba indar pozgarriko alor berri batera eramaten duena» eta «ordain zoriontsu bat, biola izan zitekeen guztiari, eta oraindik izan daitekeenari».

Harekin bira egin zuen Japonian eta AEBetan, eta Accademia del Piacere zuzendu du oso kontzertu-areto garrantzitsuetan, adibidez, Vienako Konzerthausen eta Berlingoan, Hanburgoko Elbphilharmonie berrian, Koloniako Philharmonien (Alemania), Madrilgo Auditorium Nazionalean (Espainia) eta Holanda, Mexiko, Kolonbia, Suitza, Frantzia, Italiako beste agertoki batzuetan... 2016an, bere lan pertsonalena aurkeztu zuen solista moduan, The Bach Album, Glossa etxerako. 2016ko Disko Onenaren Ikus-entzuleen Saria jaso zuen GEMArentzat, Disko Aparta Scherzorentzat eta Urrezko Melomanoa. 2018an, Hiriko Domina eman zioten Sevillan.

2009az geroztik, FeMÀS Sevillako Antzinako Musika Jaialdiaren zuzendari artistikoa da.

 

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

SMADE - European Day of Early Music
Cultura - Kultura
Nafarroako Gobernua
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

 
Lizarrako Udala
Lizarra Komertzioaren Hiria
 
San Migel Eliza · Santa Clara Eliza