es | eu

Lama Kaleko Jardunaldia

Kalean - Estella-Lizarra

2017ko irailaren 9, larunbata - 12.30etan

ANA ALCAIDE TRIO (sefardi-musika kontzertua)

12:30. GUSTAVO DE MAEZTU MUSEOA


VOX BIGERRI + GIZONOK

18:00. Geltokiko plaza


ANA ALCAIDE TRÍO ETA BELÉN OTXOTORENA

18:30. Ibilbidea: Puente Picudon irten eta kultura-etxeraino
FAMILIA-KONTZERTUA “Estela Sefardi”

ANA ALCAIDE

Ana Alcaide Toledoko interpretari eta konpositoreak antzinako tradizioen eta kulturen inguruko ikerketa-lana egiten du.

2016ko ekainean, ‘LEYENDA’ estreinatu zuen, bosgarren lan diskogra koa. Nazioarteko eszena konkistatu zuen ‘La Cántiga del Fuego’ hirugarren diskoarekin eta antzinako musiken interpretazio bereziarekin. 5 hilabetez WMCE zerrendatan egon zen, eta kritika espezializatuak 2012ko album onenetarikoa zela esan zuen.

Anak paper nagusia eta aitzindaria izan du Espainian nyckelharpa sartzeko eta ezagun bihurtzeko. Haren musika ‘Toledoko soinu-banda’ bezala deskribatu ohi da. Hiri horrek eskaintzen dion inspirazio-esparrutik, artista bere abestiak idazten eta ekoizten hasi zen, konposizioak gehituaz eta instrumentua Mediterraneoan zehar bidaiatu duten antzinako melodietara (Erdi Aroko Espainian sortutakoak) egokituaz. Hala ere, bilakaera pertsonalak eta artistikoak sormen-eremu berriak konkistatzera eraman dute azken urteetan.

Alcaidek honako herrialde hauetako jaialdi, antzoki eta eszenatoki garrantzitsuenetan aurkeztu du bere lana: Espainia, Frantzia, Italia, Alemania, Maroko, Kanada, bulgaria, Indonesia, Hego Korea, Uzbekistán, Argentina eta Uruguay.

Estela sefardí familia osoarentzako musika-proiektua da, eta Lizarrako Antzinako Musikaren Astean estreinatuko da.

Belen Otxotorena aktorea eta narratzailea eta Ana Alcaide artistaren musika hirukotea saiatuko dira gure artean mendeetako esperientzia izan ondoren penintsula uztera behartuak izan ziren pertsonen hainbat generazioren musika, ipuinak eta ohiturak ezagutzera ematen. 

BELÉN OTXOTORENA

Aktorea, narratzailea eta dramatizazioko irakaslea da. Musika- ikasketak egin ditu Iruñeko “pablo Sarasate” Kontserbatorioan eta Arte dramatikokoak Nafarroako Antzerki Eskolan. Ipuinen, gida didaktikoen eta gidoi musikalen egilekidea eta idazlea da, hezkuntza-maila guztietako ikasleentzat eginak, eta helduentzako hainbat kontakizun musikalaren egilea; esate baterako, Noche de Akelarre edo La leyenda de Sarasate.

Lan berrienak hauek dira: El secreto del viento azul, Espainiako Orkestra Nazionalaren agindua, eta Elmer, los colores de un sueño, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoarekin batera ekoiztua. 

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza · Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.