ESTELLA-LIZARRAKO ANTZINAKO MUSIKAREN 57. ASTEA
PASSIO
*Passio* Lizarrako Antzinako Musikaren Astearen (SMADE) 57. edizioari zentzua ematen dion hitza. Esanahi handiko hitz horrek emozio sakonera nahiz partekatutako giza esperientziara bideratzen gaitu. Pasioa, hainbat alderditan: arimaren mugimendua, bizi dugun bizi-bultzada, desira profanoa, baina baita bizipen espirituala ere. Pasioa ez da zoraldi hutsa soilik, gogoeta, ardura eta transformazioa ere bada. Indar honek historia zeharkatu du, musikan eta arteetan giza afektuak adierazteko hizkuntza pribilegiatua aurkitu du, eta gaur egun ere intentsitate berarekin hitz egiten digu.
Irailaren 5etik 12ra, Lizarran musika, hitza eta pentsamendua korapilatuko dira musikak, hitzek eta pentsamenduak bat eginen dute, pasio guztiak esploratzeko: intimoak eta kolektiboak, gizatiarrak eta transzendenteak. SMADEn askotariko soinuak entzunen ditugu: kanpai hotsak, erlijio-musika, Erdi Aroko musika, musika garaikidea..., lehenaldia eta orainaldia lotzen dituen bidaia emozional batean. Kontrasteen edizioa da: kontenplaziotik estasira, xuxurlaren intimitatetik soinu-arkitektura handien intentsitatera... Conductus Ensemble da aurtengo jaialdiaren talde egoiliarra, eta haiek egituratzen dute ibilaldi artistiko eta emozional honen ardatz musikala.
2026ko edizioak indartzen du topaketarako eta publikoarekiko hurbiltasunerako bokazioa. Zenbait kontzertu programatu dira. Kontzertuak programatzeaz gain, espazio batzuk sortu dira kultura beste modu batean konpartitzeko: SMADE gosaria, eguna elkarrekin hasteko gonbidapena, eta «Kafe bat...», non hitza, pentsamendua eta emozioa mahai baten inguruan zerbitzatzen diren, ez agertoki batetik.
Lizarrako Antzinako Musikaren Astean, berriz ere, pasioa partekatzen da, inposiziorik gabe. Zentzumen guztiekin bizitzeko esperientzia bat da.
Lizarrako Antzinako Musikaren Astea Europako Antzinako Musikako Jaialdien Sareko (EAMS) kide da.
Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa, Raquel Andueza
KONTSULTA EZAZU PROGRAMA OSOA HEMEN