es | eu

Aurkezpena

«Izarrak ederrak dira, ikusten ez den lore bat dutelako atzean»

(Antoine de Saint-Exupéry)

IZARRAK BIDEAN 

Lizarrako Antzinako Musikaren Astearen 52. Edizioa itxaropenez eta animo berrituekin dator eta herritarren eta jarduera ezberdinetan parte hartzen duten pertsona guztien segurtasuna bermatzeko behar den zuhurtzia eta arretarekin ere. Pribilegioa da iraileko lehen egunetan argituko duten izar argitsuz eta eferbeszenteez betetako programa hau aurkeztea. 

Aurten, jaialdiak aurre hartu zien bere datei, martxoaren 21ean Antzinako Musikaren Europako Eguneko ospakizunetan parte hartu baitzuen Forma Antiqvaren kontzertuarekin, hots, FestClasica irabazi zuen taldearekin, eta, era horretan, segida izatea eta finkatzea nahi dugun tradizioari hasiera eman zitzaion. Horrez gain, #SMADEBelaunaldia plataforma sortu dugu, talentu emergenteei laguntzeko, beti behar dute-eta laguntza eta, egungo egoeran, gainera, inoiz baino babes eta bultzada gehiago behar dutelako.  

VIII eta IX mende artean, Santiago apostoluaren hilobiaren ustezko aurkikuntzak mendebaldeko gizarteak garatzeko erabakigarria izango zen fenomeno baten hasiera markatu zuen. 2021 Xacobeo urtea da, eta SMADEk Compostelarako erromesaldiak omentzea eta Iberiar Penintsulako kulturan, arteetan eta pentsamenduan Erdi Arotik aurrera utzi izan duten arrastoa aldarrikatzea nahi izan dugu. Horretarako, hemeretzi proposamen oso ezberdin ekarri ditugu, hemeretzi izar distiratsu, finis terraera zihoazen ibiltariak orientatzen zituztenak bezala, eta horiekin sei mendetik gorako musika zeharkatuko dugu. Irudi ospetsuak, Nafarroako eta nazioarteko artistak eta promes gazteak Lizarran izango dira, beren tronpeta eta tutuekin, melodia kantariekin eta Erdi Aroko, Errenazimenduko eta Barrokoko akordeekin, beren laute eta klabezinekin edertasunerako ibilbidea zabaltzeko, San Migel eta Santa Klara elizetatik, Los Llanoseko Lorategietatik, Lizarrako adineko pertsonen Luz zentrotik eta Merced auzotik barrena, jendeak edertasuna sentitu ahal izan dezan ia ukitzeraino, antzinako erromesek beren etxeak uztean izaten zuten emozio eta esker onarekin, beren usteak baino beste iparrorratzik gabe, beren intuizioa baino beste maparik gabe, itxaropenerako bide eder eta zalantzagarri batean sartzeko. 

Raquel Andueza, zuzendari artistikoa

-------------------

Lizarrako Antzinako Musikaren Asteak mende erdi baino gehiago egin du XVIII. mendeko klasizismoaren aurreko musika historikoa zabaltzen.

Antzinako Musikaren Astea programa finkatuenetako bat da, Nafarroako Gobernuak antolatzen dituenen artean. Urtero, Europako antzinako musika onenaren lagin bat eskaintzen du (Erdi Arokoa, Errenazimentukoa zein Barrokokoa), tokian tokikoa, nazio mailakoa eta nazioartekoa.

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea Europako Antzinako Musikako Jaialdien Sareko (EAMS) kide da.

Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa, Raquel Andueza

Hurrengo edizioa: 2021eko irailaren 4-11

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza · Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.