es | eu

Lizarrako Antzinako Musikaren Asteak 57. edizioari amaiera eman dio, jarduera guztietan 2.100 partehartzailerekin

2026ko irailaren 22, asteartea

Lizarrako Antzinako Musikaren Asteak (SMADE), Foru Gobernuko Kultura - Vianako Printzea Erakundea Zuzendaritza Nagusiak sustatutako programak, 57. edizioa amaitu du, kultura-proiektu integral baterantz izandako bilakaera berretsiz. Jardunaldietan zehar, jaialdiak 1.408 ikus-entzule bildu ditu Santa Klara eta San Migel elizetan egindako 8 kontzertuetan, eta 2.100 pertsona inguruk parte hartu dute programatutako jarduera guztietan. Horrek berretsi du Lizarrako hitzorduak kontzertu-jaialdiaren ohiko formatua gainditu duela, artisten, publikoaren, pentsamenduaren, ondarearen eta komunitatearen arteko elkarbizitzarako gune bihurtzeko. 


Raquel Andueza zuzendari artistikoaren hitzetan, "SMADE jada ez da kontzertu-jaialdi bat soilik, antzinako musikaren bidez komunitatea, pentsamendua, emozioa eta topaketa sortzen dituen kultura-proiektua da". 

Kultura-bitartekaritza eta oreka programazioan 

Edizio honetan, doako jarduera sozialek eta parte-hartzaileek izandako harrera bikaina nabarmendu da, eta agerian utzi dute antzinako musikak elkarrizketa sortzeko eta askotariko publikoekin konektatzeko duen gaitasuna. Esparru horretan, kultura-bitartekaritzako proposamen berriek, hala nola "El Desayuno SMADE" eta "Café con..." topaketek, herritarrek kultura gertutasunetik eta elkarrizketaren bidez partekatzeko duten interesa erakutsi dute. 

Era berean, hitzorduak berriro ere modu naturalean uztartu ditu ibilbide sendoko artistak eta interprete gazteak. Nafarroako musikarien, gertuko artisten eta nazioarteko izenen presentzia bateratuak proposamen askotarikoa, orekatua eta lurraldean errotua egituratzea ahalbidetu du, aldi berean nazioarteari irekia. 

#GeneraciónSMADE: nazioarteko proiekzioa eta talentu berria 

#GeneraciónSMADE plataformak Europako talentu berriarentzako erreferente gisa sendotzeko prozesuarekin jarraitu du. Edizio honetan, hainbat herrialdetatik etorritako 19 hautagaitza jaso dira, eta horietatik 6 talde aukeratu dira azken faserako, ekimenaren nazioarteko proiekzio gero eta handiagoaren erakusgarri. 
Lizarrako Udalak edizio honetan emandako sariak honela banatu dira: 
• #RevelaciónSMADE (3.000 euro): Al Tayr Ensemble. 
• #PromesaSMADE eta #TalentoSMADE: "ex aequo" eman zaizkie Commedia dell'Arte eta Dulcedo Ardens taldeei, hurrenez hurren, eta talde bakoitzak 1.500 euro jasoko ditu.
• #AplausoSMADE: bertaratutako publikoaren bozketaren bidez Al Tayr Ensemble taldeari eman zaio, eta taldea 2027ko SMADEren edizioan parte hartzera gonbidatu dute. 

Aitorpen horiei FestRibAlt Saria gehitu zaie. Jaialdi horren antolakuntzak Al Tayr Ensemble taldeari eman dio saria, eta, horren bidez, urrian egitekoa den hurrengo edizioan parte hartuko du. Sariez harago, parte hartu duten taldeek agerian utzi dute talentua, jakin-mina eta sormena ezaugarri dituen interprete-belaunaldi berri baten bultzada. 
57.edizio honetako emaitzek SMADEren ereduaren jarraipena berresten dute. Eredu horrek publikoarekiko gertutasuna mantentzea, belaunaldi berriei babesa ematea eta kultura gizartea eraldatzeko elementu gisa balioan jartzea ditu ardatz. 


Lizarrako Antzinako Musikaren Astea Kultura Zuzendaritza Nagusiak - Vianako Printzea Erakundea Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak antolatutako programa da, Lizarrako Udalaren laguntzarekin.

Lizarrako Antzinako Musikaren Asteak 57. edizioari amaiera eman dio, jarduera guztietan 2.100 partehartzailerekin

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza
Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.