Hiru talde berrik, gehienez ere, beren birtuosismoa eta musikaltasuna erakutsiko dituzte azken jarduera horretan. Gainera, entzuleek aukeratuko dute zer talde duten gustukoen, txaloen bidez, eta horrek bermatuko du 2027ko edizioan talde hori berriz Lizarran
izanen dela.
Coachak:
Daniel Broncano, Música en Segura jaialdiko zuzendaria (FestClásica, Espainiako Musika Klasikoko Jaialdien Elkarteko kidea)
Veerle Declerck, Antzinako Musikaren Europako Sareko lehendakari ohia eta Brujasko Concertgebouw zentroko programatzailea
Andoni Sierra, Conductus Ensemble taldeko zuzendaria eta Cuencako Musika Erlijiosoaren Asteko zuzendaria (FestClásica, Espainiako Musika Klasikoko Jaialdien Elkarteko kidea)
IRAILAK 9, ASTEAZKENA
19:00 l Santa Klara komentuko eliza (Lizarra)
Lortu hemen zure SMADE 2026 abonamendu osoa.