#SMADEbelaundaldia plataformaren seigarren edizio honetan, antzinako musikaren Europako talentu berriak ezagutuko ditugu berriz. Sei taldek, gehienez ere, erakutsiko dute beren birtuosismoa eta musikaltasuna, irailaren 9an Santa Klara komentuan eginen den azken emanaldiari begira.
Coachak:
Daniel Broncano, Música en Segura jaialdiko zuzendaria (FestClásica, Espainiako Musika Klasikoko Jaialdien Elkarteko kidea)
Veerle Declerck, Antzinako Musikaren Europako Sareko lehendakari ohia eta Brujasko Concertgebouw zentroko programatzailea
Andoni Sierra, Conductus Ensemble taldeko zuzendaria eta Cuencako Musika Erlijiosoaren Asteko zuzendaria (FestClásica, Espainiako Musika Klasikoko Jaialdien Elkarteko kidea)
IRAILAK 8, ASTEARTEA
11:00 I Lizarrako Frai Diego kultur etxea (Lizarra)
Doako sarrera lekua bete arte.