Ibilbide hau emakumeari eta Irantzuko Lurren historian, kulturan eta etnografian izan duen paperari egindako omenaldia da, haiek egindako antzinako lanbideen bitartez. Proiektuak landa-eremuko erronka sozial handi bati erantzuten dio, hau da, bailarako historian eta etnografian emakumea ikusarazteari.
Charo Apesteguía Irantzuko Lurren gerenteak egin du ibilbide hori, eta entzumen-, ikusmen- eta kognitibo-urritasuna duten pertsonentzat da irisgarria, eta herrian mugikortasun murriztua dutenentzat. Artzainaren monumentuan hasten da eta Abartzuzako elizan amaitzen da.