2026ko deialdira hamabi taldek aurkeztu dituzte beren proposamenak, guztiek ere maila artistiko bikaina erakutsiz. Aurreko urtean bezala, sei talde hautatu dira, Erdi Aroko musikatik Barrokora bitarteko errepertorioa eskainiko dutenak. Horrela, #GeneraciónSMADE programaren nazioarteko irismena urtez urte handitzen ari da, aurkezten diren nazioarteko hautagaitzen kopurua gero eta handiagoa baita.
Lizarrako Antzinako Musikaren Asteak (SMADE) uztailaren 8ra arte luzatu du #GeneraciónSMADE programan parte hartzeko izena emateko epea. Programa horren helburua antzinako musikaren esparruan talentu gaztea sustatzea da.
2026ko irailaren
5etik 12ra