es | eu

Aurkezpena

Abesten duen talde bat, abesten duen komunitate bat, bere loturak indartzen dituena. Duela 500 urte, Martin Luterok, errealitate horren jakintun, liturgia-kantu forma berri bat sortu zuen, koral luteranoa, sustatu zuen Erreformaren parte garrantzitsua. Partaidetza-kantuak, ahotsak eta musika-tresnak gehitzen zaizkion abesti edo melodia horrek, eragin handia izan du mendebaldeko musikan, eta hala gogoratu nahi dugu aurtengo LAMAn. 

Iraileko lehen hamar egunetan, urtero bezala, musikaz beteko da Lizarra; eta, aurten bereziki, kantuz beteko dugu. San Migel eliza eta Los Llanos kulturguneaz gain, Santa Klara komentua berreskuratu dugu kontzertuetarako. Jaialdiaren egoitza izan zen urte askoan eta berriz ireki dizkigu ateak abegikor. Astea Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertu batekin hasiko dugu, musika-motari dagokionean ohikoa ez den programa izanik ere, aurtengo gaiari oso lotua aurkitzen da: Mendelssohnen "Erreforma" 5. sinfonia izango dugu estreinuan. Lutero teologo, ideologo eta musikariaren eraginaren adibide garbi bat da sinfonia. Iruñako Katedraleko musika-kaperak, musika-tradizio nafarraren lekuko bizi, izaera koral eta erromesa duen beste kontzertu bat eskainiko digu, Lizarran ez ezik Orreagan ere entzun ahal izango dena. Santiago bideko erromesen kantuek melodia gregorianoei emango diete bide, gero Bachek berak erabiliko zituenak bere musikan. Kontzertu honetan, LAMAren historian lehen aldiz, Lizarrako Ereintza abesbatzaren parte-hartzea izango dugu.  Halaber, Vox Luminis taldearekin emango diogu amaiera lehen asteburu bizi honi. Europako ahots-talde onenetarikoa da, baina gure lurretan presentzia gutxi izan duena orain arte. Musika luteranoko kontzertu monografikoa eskainiko digute, Bach familiako kide desberdinek konposatua.

Bach aurten oso presente egongo da aste honetan zehar, bere konposizioetan koraletako melodiak hainbestetan erabili izanagatik. Bere obra kolosaletako bi entzuteko aukera izango dugu, kontzertu-formatuan oso ezohikoak direnak: Goldberg bariazioak, Benjamin Alard klabezin-jotzailearen eskutik, eta Eskaintza Musikala, Concerto Melante laukotearen eskutik.

Erreformaren bosgarren mendeurrenekoaz gain, Murilloren jaiotzaren 400. urteurrena ere ospatuko dugu, Sevillako Orkestra Barrokoko bakarlariek eskainitako kontzertu batekin, Sevillako maisuaren pintura bezala, argiz betea dagoen musika eskainiz.  Monteverdiren jaiotzaren 450. urteurrena ere ez dugu ahaztuko, Vozes del Ayre taldeak interpretatuko dituelarik bere madrigalak.

Jaialdiak 50 urte beteko ditu laster eta momentu egokia da bere sustapenerako; hala ulertzen da Nafarroako Gobernutik, antolatzaile izanda. LAMA Lizarrako kaleetara ateratzea da gure helburua. Haurrengan pentsatuz, ibilaldi-kontzertu bat egingo dugu musika sefardiak lagunduta, Ana Alcaide espezialistak eta bere taldeak interpretatua. Belen Otxotorena aktore eta kontalaria izango dugu gidari Lizarran gertatzen den istorio eder baterako, ate, portu eta bide-hasiera. Jarduera hau aurten Lizarrak Espainiako Judutegien Sarean duen presidentetzaren baitan kokatzen da. Aurreko guztiekin batera, Vox Bigerri eta Gizonoken eskutik, etiketa gabeko ahots-musikaz gozatu ahal izango dugu.

Pirinioetako kantuak eta otxoteen tradizioak eskua luzatuko diote elkarri, publikoaren gozamenerako. Azken finean, LAMAren 48. edizio honek batera abestu eta bizitza eta musika ospatzeko gonbita izan nahi du.

Iñigo Alberdi Amasorrain, LAMAko zuzendari artistikoa
    

Aurkezpena

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK

San Migel Eliza · Santa Clara Eliza

 

SMADE
Cultura - Kultura
Xacobeo 20-21
Navarra Live Music!
Asociación Española de Festivales de música clásica

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.